Begirale lanetan dabiltzan Ainara Olabarrietak eta Balen Valorrek esan ziguten hainbat baloi eraman behar zituztela, igerilekuan jolasak egiteko.
Eguaztenean, berriz, Gaztainuzketara joan ziren gaua igarotzera; guraso barik, noski, eta hori izan zen zirraragarriena. Eta, Dorleta inguruan ibiliko dira jolasean gaun. Bihar, berriz, Leintz Gatzaga hankaz gora jartzeko asmoa dute, gordeta dagoen altxorra bilatzeko.