"Gainontzeko herriek dituzten zerbitzuak gura ditugu Gatzagan"

Xabier Urtzelai 2005ko uzt. 7a, 16:58
Gatzagarrak haserre daude Diputazioarendako eta Mankomunitatearendako herria baztertuta dagoela ikusten dutelako. Hori ez da berria, baina horren kontra egiteko Gatzagako talde guztiak elkartu ziren eguaztenean Udalean.

Erretiratuen elkartekoak, Toki Eder elkarteko ordezkariak, Sorginak, Gurelekoak, Dorletako Ama Txirrindulari elkartekoak eta Udaleko ordezkariak, guztiak batu ziren Udaleko osoko bilkura aretoan herriak dituen gabezien gainean berba egiteko; eta berba egin bakarri ez, gabezia horiek guztiak konpontzen hasteko eman behar diren pausoak zehazteko.

Esan gabe doa Gatzagak duen gabezia handiena garraiobide publiko eza dela. Eta, hori da Gatzagako bizilagunek egingo duten lehenengo aldarrikapena. Hasteko, Koldo Azkoitia diputatuari gutun bat bidaliko diote uztailean bertan. Eta erantzuten ez badu, gatzagarrek beste neurri batzuk hartuko dituzte, gogorragoak, noski.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak