Labidea tabernaren ondoan dagoen lokalean jarriko dute KZgunearen lokal berria, orain arte Sormen enpresa egon den lekuan. Orain arte Garro Jauregian egon da KZgunea, ludotekarekin eta liburutegiarekin batera, eta horregatik aldatuko dute lekuz. Dena dela, Kultura zinegotzi Jon Sasiainek esan digu, uste baino garestiagoa izango dela lokal berria egokitzea: Lehen, lokal horretan Sormen enpresa zegoen, eta uste genuen ezer gutxi egin beharko litzatekeela KZgunea martxan jartzeko. Bilboko Sermicro enpresak aurkeztu digun aurrekontua, baina, uste baino garestiagoa da.
Lanok egiterakoan, besteak beste, ordenagailu guztiendako Interneteko konexioak jarri beharko dituzte, eta erregistro kutxa: KZgunekoek lau ordenagailu jarriko dituzte. Bat irakaslearendako izango da, eta gainontzeko hirurak herritarrendako. Eta, Udalak beste bi ordenagailu jarriko ditu, gaztetxoendako".