Arlabango mendatean dauden maldak konponduko dituzte, autobidea egindakoan

Xabier Urtzelai 2005ko eka. 15a, 20:58
Arlabango mendateko hainbat gunetan ezpondak edo maldak daude, lur mugimenduek edo luiziek sortutakoak. Eta, Diputatuen Kontseiluak onartu du errepide horretako zenbait puntutan lanak egitea, lurra berdindu eta asfaltoa behar den moduan jartzeko.

Konponketa horiek GI-627 mendateko hainbat zonatan egin behar dituzte, bai Eskoriatzako lurretan eta baita Leintz Gatzagakoetan ere. Proiektu horrekin, behin betiko konpondu gura dituzte errepide horretako 22, 210 eta 23,230 kilometro-puntuen artean izan diren lur mugimenduek sortutako maldak. Hala, lan horiekin errepideko inklinazioak berdintzearekin batera, trazatua bera ere moldatu egingo dute.

Autobidearen zain

Lan horiek, baina, ez dituzte hasiko Eibar eta Gsteiz batuko dituen AP-1 autobidea eginda egonda arte (Egin dituzten aurreikuspenen arabera, 2007ko urte amaierarako egingo dute autobide hori). Lur mugimenduek sortutako maldak konpontzeko proiektuak 3.687.773 euroko aurrekontua izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak