Berrogehita bi kilometro orduko batazbestekoari eusten badiote, gutxi gorabehera 10:40an iritsiko dira Venta Friara, eta errepide zaharretik egingo dute behera. Gogoratu datorren urtean Gatzagan amaituko dutela Euskal Bizikletako etapa bat, eta baita hurrengo egunekoa hasi ere. Eta, hori antolatzeko egin duten lanagatik jaso dute gatzagarrek saria.
Arlaban atzean utzita, Eskoriatza (10:47), Aretxabaleta (10:53), Arrasate (11:01), eta handik Bergarara (11:10). Soraluze, Eibar eta Elgetara berriro ere, Elorriora jaisteko.
Arratsaldean, 13 kilometroko erlojupekoa egingo dute, Elorrio eta Abadiño artean.