Azpiegiturekin lotutako lanen lehiaketa deialdia, zabalik

Xabier Urtzelai 2005ko mai. 26a, 19:39
Eguaztenean argitaratu zuen GAOk, Leintz Gatzagako azpiegitura urbanizatzeko lanak egiteko lehiaketa deialdia irekita dagoela. Ekainaren 2ra arte egin ahal izango dira erreklamazioak.

Joan den apirilaren 28an onartu zuen Gatzagako Udalak herriko azpiegitura orokorra urbanizatzeko lanak egitea. Hala, lanok hasten dituztenean, lur zorua jaso, eta gas hodiak, saneamenduko hodiak, ura, eta etorkizunean beharrezkoak izan daitezkeen beste elementu batzuk ere jartzeko aprobetxatuko dute, zuntz optikoa, besteak beste.

217.850 euroko aurrekontua

Lan horiek egin gura dituzten enpresek ekainaren 20ra arte izango dute euren eskaintza aurkezteko epea. Eta hiru hilabete izango dituzte lanok egiteko. Gas hodiak sartzea izango da lan horien helburu nagusia, baita ura eramaten duten hodi zaharrak aldatzea ere. Horrekin batera, ur-hargune gehiago ere jarriko dituzte. Joan den urtean su-hiltzaileak izan ziren herrian, eta Gatzagan hiru ur-hargune badaude ere, ura botatzeko mahukek ondo funtzionatzeko behar duten gutxieneko presioa ez zen nahikoa. Eta, hori behar den moduan jartzeko ere egingo dituzte lanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak