Astelehenean jarri zuten kutxazaina, baina oraindik ez dago erabilgarri, argi indarra, alarma eta telefono sarea jarri barik daudelako. Gainera, kutxazaina ez dago bere txokoan kokatuta, eta egunotan bota duen euriak kalterik ez eragiteko, estalita izan dute pantaila.
Zerbitzu bat gehiago
Leintz Gatzagako herritarrek aspaldi eskatu zuten herrian dirua ateratzeko aukera izatea. Izan ere, nahiz eta herri handiagoetan horrelako kontuei garrantzirik ez eman, gatzagarrek ondo dakite dirurik izan ez, eta beste herri batera dirua ateratzea joatea zer den. Kontuan hartuta, gainera, Gatzaga non dagoen. Hori esan digu alkateak: Neuri gertatu izan zain, gainean dirurik ez izan, eta Eskoriatzara jaitsi behar izatea. Bazen ordua Gatzan kutxazaina izateko. Herritarrei zerbitzua eskaintzearekin batera, garrantzitsua da kanpotik datozen turistek ere dirua atera ahal izatea. Eta hori ondo baino hobeto eskertuko dute herriko denda, taberna, jatetxe eta ostatuek.