Zamora ezagutu, eta hainbat aldarrikapen egiteko aprobetxatu dute 'sorginek'

x.u. 2005eko maiatzaren 13a

Argazkia ikusita, bistan da Gatzagako Sorginak Emakume Taldekoek ez dutela umorea faltan. Asteburu pasa ederra egin zuten Zamoran, eta horrekin batera, daukaten aldarrikapen baten berri eman digute, umore giroan.

Hotelean emandako bainu-jantziekin jantzita, Gatzagako ministroek zera aldarrikatu gura izan dute Zamoran: Aspertuta daudela Gatzagan duten egoerarekin, inkomunikatuta daudelako. Gatzagara autobusa ere ez da iristen, eta horren kontra egiteko egin zuten argazkiko desfile moduko hori, baita prentsaurreko inprobisatua ere.

Kontua da, Gatzagainen bizi direnak oinez joaten direla Gure Ametsa jatetxeraino, eta han hartzen dutela autobusa. Baina herrian bizi direnak ez dute aukera hori: "Gainera, ibarrerako sekulako makro proiektuak egiten dabiltzan bitartean, Leintz Gatzagara autobusa ere ez da iristen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak