Leintz Gatzagako jaiak irailaren 8an badira ere, fundamentuzko zerbait egin gura bada askoz ere lehenago hasi behar da lanean. Eta, Udaletik dagoeneko hasi dira horretan.
Horretarako, ezertan hasi aurretik, Jon Sasiainek aurreratu digu datorren astean egin gura duela herritarrekin eta herriko taldeekin batzarra, aurtengo jaietan zer antolatu dezaketen erabakitzeko, edo ideia berriak hartzen hasteko. Eguna zehaztu barik dago, baina seguruenik martitzenean edo eguaztenean egingo dute batzarra. Horretarako, bera arduratuko da herriko taldeekin kontaktuan jartzen.