"Herriko taldeak animatu gura ditut, sarean euren txokoa izan dezaten"

Xabier Urtzelai 2005eko apirilaren 29a

Gatzagako KZgunean hamabostero egiten dituzte ikastaroak, eta maiatzaren 9an eta 23an izango dira hurrengoak. Aitor Madridek emango ditu ikastaroak, eta Gatzagakoaz gain, beste bederatzi herritako KZguneak ere kudeatzen ditu

News eta Itsasoan murgil zaitez izena izango dute maiatzean emango dituen bi ikastaroek. Aitorren esanetan, baina, ikastaro horiek beharren arabera moldatu daitezke, eta horrez gainera, ordenagailua inoiz ere ukitu ez dutenak animatu gura ditu KZgunera joan eta Internet zer den ikustera.

Herriko taldeei ere deia zabaldu gura die, KZgunearen bitartez gura duten taldeek euren txokoa izan dezakete eta sarean. Taldearen gaineko kontuak, argazkiak, berriak...

Horren guztiaren gaineko elkarrizketa, Goienkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak