Urteroko egutegia aldatzen ez badute, datorren urteko ekainean gatzagarrak lanpetuta ibiliko dira Euskal Bizikletan antolatzaile lanetan laguntzen. Lasterketa hori Leintz Gatzagara ekartzeko lanean ibili da zazpi-zortzi laguneko taldea, eta baita lortu ere. Gainera, berritasun moduan, orain arte egin diren txirrindularitza lasterketetan ziklistek Gatzagara igo egin badute ere, jakin badakigu, Gatzagan amaituko duten etapan txirrindulariak maldan behera etorriko direla, Araba aldetik.