Eskiatzera joango dira Gatzagako hogei lagun

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko mar. 10a, 13:07
Asteburuan eskiatzera joango dira herriko hogei bat lagun. Guraso Elkarteak antolatuta egingo dute irteera.

Leintz Gatzagako Guraso Elkartekoak eskiatzera joango dira egubakoitzean, martxoak 11. Candanchu aldera joango dira eta domekan itzuli. Hala ere, guztiak ez dira bihar joango, etzira arte itxaron beharko dute zenbait lagunek elurretara joateko.

Arazoak ostatuarekin

Aurreko astean jakin zuten GURELeko lagunek ostatu hartu behar zuten tokia ikuskapen baten ondorioz itxi zutela. Hala, egubakoitzean, martxoak 4, bilera egin zuten elkartekoek eta beste ostatu baten bila hasi ziren. Lortu dute lo egiteko tokia, eta zorionez, ez dute txangoa bertan behera utzi behar izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak