Sorginak taldeak bazkaria egingo du zapatuan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005eko martxoaren 3a

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko elkartuko dira Leintz Gatzagako 30 bat lagun mahaiaren bueltan Gure Ametsa jatetxean.

Zapatu honetan, hilak 5, ospatuko dute herriko emakumeek Emakumeen Nazioarteko Eguna. Bazkaria egingo dute Gure Ametsa jatetxean, 14:30ean hasita. 30 lagun inguru elkartuko dira mahaiaren bueltan.

Ondoren, dantza egiteko aukera izango dute. Gazte eta helduek batera igaroko dute eguna. Urteroko ohiturari jarraituz isuskiak zozketatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Hala ere, aurreko urteetan isuskia eskuratu duten sorginek ez dute horretarako aukerarik izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak