Arlabanen kamioi batek istripua izan du 10:00ak aldera. Nahiz eta trafikoari eragin ez, kamioia ateratzeko garabiak eraman behar dituzte.
Horrek eragingo dio trafikoari. Izan ere, Herrizaingo sailak Arlaban itxiko duela eman du aditzera. 13:00etan trafikoa Gatzagako bidetik bideratuko dute eta lau orduz egongo da itxita Arlaban.
Autoak Leintz Gatzagako bidetik joango dira; kamioiak-eta, Urkiola eta Barazartik.