David Fernandez saritu du Gipuzkoako Merkataritza Ganberak

David Fernandez gatzagarrari saria eman dio Gipuzkoako Merkataritza Ganberak. Urteetan artisau gisa egindako lana saritu dute; Davidek larrua lantzen du.

Leintz Gatzagako David Fernandez bizilagunak saria jaso du Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik. Bere jardueran buru-belarri aritzen delako. Izan ere, larrua lantzen du Davidek. Poltsak eta diru-zorroak egiten ditu, esaterako. Bere lanak saltzeko herrian denda txiki bat du sarituak.

Saria

Gipuzkoako Ganberak 1991. urteaz geroztik ematen ditu sari horiek. Probintziako kultura eta ekonomia ohiturak zaintzen dituzten artisauen lanak saritzen ditu ordutik. Hamahiru urte hauetan 63 gipuzkoarrek jaso dute merezitako omenaldia.

Ganberako zuzendari nagusi Felix Iraolak eta Berrikuntza foru-saileko zuzendari Angel Irastorzak eman zituzten sariak. 2005eko sarituen artean Azkoitia, Tolosa eta Bergarako artisau bana daude.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.