Gatzagako herritarrek zapatuan ospatu zituzten Inauteriak. Arratsaldean gaztetxoen txanda izan zen. Herriko plazan elkartu eta altxorraren bila aritu ziren herritik.
Gauean berriz, elkartean gazte eta helduek batera afaldu zuten. Ondoren, txikiek jolastu eta nagusiek dantza egiteko aukera izan zuten.