Gatzagan sahararrei bidaltzeko produktu bilketa egin dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2005ko urt. 21a, 12:07
Gatzagako herritarrek Saharan bizi diren errefuxiatuei bidaltzeko produktuak batu zituzten. Sorginak emakume taldea arduratu zen horiek batzeaz, eta oso pozik daude herritarrek deialdiari emandako erantzunarekin.

Leintz Gatzagan Saharako errefuxiatuei bidaltzeko produktuak batzen aritu ziren bi astetan. Emakume taldea arduratu zen horiek jasotzeaz. Euren esanetan, “lehenengo aldiz esku hartu dugu horrelako ekimen batean, eta oso pozik gaude herritarrek emandako erantzunarekin. Erantzun bikaina izan duela diogu, azukreari dagokionez, 90 kilo batu ditugulako gutxi gorabehera. Gainera, atun latak ehun baino gehiago izan dira, eta konpresak zenbat izan diren esaten ez nuke jakingo, baina pila bat jaso ditugula ezin ukatu”, azaldu du.

Leintz Gatzagan jasotako guztia hartu eta Arrasatera eraman zuten. Bertatik kudeatuko dute Arizmendiko zentroetan eta Gatzagan batutakoa Nubi elkarteko lagunek guztia Saharara irits dadin. Kamioi karabanan bidaliko dute otsailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak