Guraso elkarteak antolatuta, abenduaren 22an, zapatua, gazte eta helduak Gasteiz aldera joango dira. Euren asmoa, izotzean patinatzea da. 16:00etan abiatuko dira Arabako hiriburura, eta bertan, euren abilezia erakutsiko dute.
Hasiera batean, Gabonetako oporraldian joan behar zuten Gasteizera, baina atzeratu egin zuten azkenean txangoa. Beraz, zapatuan izango da hitzordua.