Urtarrilaren 14an, egubakoitza, Leintz Gatzagako guraso elkarteak, GURELek, bilera egingo du. Euren egoitzan elkartu eta kideek hainbat gairi buruz egingo dute berba. Hasteko, Gabonen balorazioa egingo dute.
Bestalde, iaz eskiatzera joan ziren lehenengoz, eta aurten ere joan gura dute. Hala, egubakoitzeko bileran irteera nora egin erabakiko dute. Gainera, Inauterietako egitaraua prestatzen hasiko dira.