Gabonetan izango dute zer egin herriko txikiek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko abe. 16a, 17:39
Gatzagako guraso elkarteak, GURELek, hainbat ekimen antolatu ditu Gabonetarako.

Gabonetarako askotariko ekimenak antolatu ditu Gatzagako guraso elkarteak. Hala eman du aditzera Itsaso Egino idazkariak.

Abenduaren 24a da Gabonetan umeek gehien atsegin duten eguna. Baserriz baserri joaten dira guraso eta neska-mutilak abesten; eurekin batera, trikitilariak doinua alaitzen. Goizeko 11etan elkartu eta baserritar jantzita eta Olentzero lagun dutela abiatzen dira inguruko baserrietara. Amaitzeko, guztiek batera bazkalduko dute elkartean.

Irteerak

Bestalde, urtea amaitu aurretik bi irteera egingo dute. Gasteiz bisitatuko dute. Egun batean zinemara eta Floridako jaiotza ikustera joango dira. Beste egun batean, izotz gainean patinatzera.

Bestalde, urtarrilaren 5ean Aretxabaletara jaitsiko dira eta erregeen kabalgata ikusiko dute. 18:30ean hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak