Guraso elkarteak batzordekide bat eta idazkari berria aukeratu ditu

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko azaroaren 25a

Guraso elkarteko kideek bilera egin zuten iragan astean eta batzordekide bat eta idazkaria aldatu zituzten. Bestalde, negurako hainbat ekimen egiteko asmoa berretsi zuten.

Aurreko astean Gatzagako guraso elkarteak, GURELek, bilera egin. Elkarteko batzarkideak aldatzea egokitu zitzaien azken bilera horretan. Hala, batzordekide berria sartu da Gatzagako guraso elkartean; Eneka Zankadaren ordezko kidea Edu Arana izango da elkartean. Bestalde, Itsaso Eginok idazkari lanak egingo ditu Ana Esnalen ordez.

Bi urtean behin egiten dute hori. Iaz esaterako, lehendakaria eta batzordekide bat aldatu zituzten GUREL elkartean. Ordutik Txema Fernandezek lehendakari lanetan dihardu; Maite Etxebarriak, aldiz, batzordekide lanetan.

Bestalde, aurtengo neguan hainbat ekimen egiteko asmoa berretsi zuten iragan astean. Urteroko ohiturari jarraituz, Gabonetan jaiotza jarriko dute, eta iaz egin bezala bidaiaren bat egiteko asmoa dutela adierazi zuten, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak