Gabonetako marrazki lehiaketa deitu dute umeendako

Gatzagan jaio edo bizi diren 3tik 12 urte bitarteko umeek Gabonetako marrazki lehiaketa baten parte hartzeko aukera dute. Eskoriatzako udalak deitu du Gatzagako eta Eskoriatzako umeendako. Parte hartzeko epea zabalik dago abenduaren 10a arte.

Eskoriatzako udalak Egin zure Gabonetako marrazkia lehiaketako deialdia zabaldu berri du. Leintz Gatzagan jaio edo bizi diren 3-12 urte bitarteko ume guztiek parte hartu ahal izango dute, hau da, Haur Hezkuntzako 1. mailatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartekoek. Horretarako epea zabalik dago abenduaren 10era bitartean.

Marrazki irabazleak, egitarauan

Lehiaketako oinarriak honakoak dira: ikasle bakoitzak marrazki bat aurkeztu ahal izango du; gaia Gabonak izanda, teknika librea izango da, eta tamaina, folioa. Lanok Eskoriatzako ludotekan edo liburutegian aurkeztu behar dira, eta marrazki bakoitzaren atzean izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta eskola maila ipini beharko dira.

Maila bakoitzeko irabazle bat aukeratuko dute zozketa bidez, eta irabazleen marrazkiak Eskoriatzako Gabonetako egitarauan agertuko dira. Gero, Gabonetan, aurkeztutako lan guztiak Eskoriatzako kiroldegian ipiniko dituzte erakusketan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.