Urriaren 30 eta 31n, pilota partiduak jokatuko dituzte Gatzagan. Bikoteen arteko partidak izango dira. Gatzagarrek osatutako taldeak izango diren arren, eskoriatzarren bat edo beste egongo da asteburuan herrian.
Zapatuan 17:00etan gazteen kanporaketekin emango zaio hasiera. Ondoren, nagusien txanda izango da. Bukatzerakoan, parte-hartzaileek afaria egingo dute.
Domekan, 17:00etan hasita, finala jokatuko dute. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute opariren bat.