Guraso elkarteak antolatuta, Iruñera

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko urriaren 20a

Gurelek antolatuta, herriko 34 lagun Iruñea aldera joango dira urriaren 23an, zapatua. Goizean irten, hiria eta inguruak ikusi, eta iluntzean itzuliko dira Gatzagara.

Gurelek –Gatzagako guraso elkartea–, txangoa antolatu du. Iruñera joango dira zapatuan, hilak 23. 09:30ean autobusa hartu eta Nafarroako hiriburua ezagutzera abiatuko dira guraso eta seme-alabak. Guztira 34 lagunek egingo dute egun bateko bidaia.

“Lehenengo geltokia Iruñeko Planetariumean egingo dugu”, eman du aditzera Ana Esnal Gureleko kideak. “Unibertsoari buruzko ezagutza” handitzeko baliagarri izango zaie bisita Gatzagako lagunei.

“Ondoren, Iruñera joango gara eta hirian zehar bi ordu eta erdiko bisita gidatua egingo dugu”, adierazi du Anak. Horretarako, gidari bat kontratatu dute, informazio zehatz eta osatuagoa lortzeko asmotan. Iluntzean itzuliko dira herrira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak