Ibilaldiaren ezaugarriak
Erdi mailako zailtasuna du ibilaldiak. Guztira, 25 kilometroko luzera izango du mendi martxak. Zailtasunik gogorrena Usakoatxa mendirako igoeran izango dute partehartzaileek. Antolatzaileen esanetan, "ibilaldiak, Gatzagako basoak eta mendiak ezagutzeko aukera paregabea ematen du".
Partehartzaileek opariak eskuratuko dituzte proba bukaeran. Gainera, ibilbide osoan freskagarriak eta jatekoak izango dituzte aukeran. Antolatzaileek parte hartzera animatzen ditu bizikleta zaletuak.
Ibilbidea
Gatzagako mendi ibilaldiaren nondik-norakoa: Gatzagako San Migel plaza Dorleta Olaun Dominaga Hiruerreketa Usakoatxa Landa Trenbidea - Gure Ametsa Gastainusketa Landapai - Maroto azpi Pagedar Txarrantxategi San Martin Astaisolo Burdinkurtz - Gatzagako San Migel plaza.
Gazteak eta gurasoak
Aldi berean, gazteentzako ere antolatu dute beste ibilaldi bat: Gure Ametsan hasi, Landara heldu eta berriro buelta. 11:00ak aldera hasiko da eta gaztetxoek gurasoekin egin beharko dute bidea.