Andramaixen amaieran, otxandiarrak bisitari

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko irailaren 9a

Gatzagako jaiei amaiera emateko, Otxandioko lagun ugari gerturatu zen herrira. Eguna bertan igaro ondoren, datorren urtera arte agur esan zieten festei.

Eguaztenean, irailak 8, amaitu ziren Gatzagako jaiak. Dorletako Amaren eguna izanik, jende ugari gerturatu zen herrira. Aspaldiko ohiturari jarraituz, otxandiarrek ez zuten huts egin urteko hitzordura.

Hala, meza entzun zuten, gatzagarrekin bazkaldu eta arratsaldean bi herrien arteko lehia egin zuten. Primeran aritu ziren guztiak, bai gazte eta baita nagusiak ere. Izan ere, guztientzako probak antolatu zituzten: pilota partiduak, sokatira…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak