Eneko Etxebarrietak hitzaldia eskainiko du zapatuan

Z.V.M. 2004ko uztailaren 1a

Zapatuan Eneko Etxebarrieta abenturazalea joango da Gatzagara munduan zehar bizitakoak kontatzera.

Zapatuan, uztailak 3, Eneko Etxebarrieta abenturazalea joango da herrira, eta bere bidaiei buruz mintzatuko da. Enekok hiru urte eta 11 hilabete igaro zituen munduan zehar bere bizikleta gainean.

Guztira 46 mila kilometro egin ditu eta 35 herrialdetan egon da. Bere abenturak entzuteko aukera egongo da kultura etxean 19.00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak