Uztailaren 5erako Gurelek antolatutako bileran, datorren hileko 12tik 23ra Gatzagan egingo diren udalekuei buruz arituko dira eta hainbat kontu planifikatuko dituzte.
Nahiz eta Gatzagan egingo diren udalekuak, zenbait irteera egiteko asmotan dabiltzala adierazi dute guraso elkartetik. Argibide gehiago emango dituzte uztailaren 5eko bileran.