San Juan bezperan afaria egingo dute gatzagarrek

Z.V.M. 2004ko eka. 17a, 19:23
Datorren eguaztenean, ekainak 23, San Juan bezpera ospatuko da herri askotan, eta Gatzagan ere bilduko dira herritarrak ospakizunerako.

Datorren eguaztenean, arratsaldeko zortziak aldera herriko plazan bilduko dira parte hartu nahi duten guztiak, eta antolatzaileek, sardinak erreko dituzte parrillan. Arrainaz gainera, saiheskia ere jarriko dute erretzen. Gura duten guztiek har dezakete parte afarian.

Sabela bete ondoren, eta lagunarteko giroan, txondorrei su eman eta San Migel plazan argitasuna nagusituko da. Hala, San Juanetan ohitura den legez, sua piztuko dute eta haren inguruan bildutako gatzagarrek ongietorria egingo diote San Juan egunari, urteko gau motzenetik egun luzeenera igaroko dira dantza eta saltoka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak