Karrantzatik bueltan, pozik

Z.V.M. 2004ko ekainaren 9a

Gatzagako guraso elkartekoak Karrantza (Bizkaia) aldean izan ziren iragan asteburuan. Eguraldi ederra egin zien, eta ederto igaro zuten egonaldia.

Egubakoitzean irten ziren Gatzagatik 14 gazte eta 14 heldu Karrantza aldera. Turtzioz herrira joan ziren, eta bertako Armañon aterpetxean hartu zuten ostatu.

Mendi ibilaldia egiteko aprobetxatu zuten asteburuko giro bikaina. Horrela, inguruetako kobazuloak bisitatu zituzten, eta asteburuko beroa ikusita, ziur fresko-fresko egon zirela bertan. Ondoren, El Karpineko Dinosauro Animatronikoen Parkera joan ziren. Bertan, milaka urtean Lurraren jaun eta jabe ziren animaliak ikusi zituzten, benetako eskalan eginak.

Ekaineko lehen asteburuko beroari aurre egiteko, toailak hartu, eguzkitako krema eman eta Oriñongo hondartzara joan ziren. Hondarrarekin eta olatuekin jolastu eta eguzkitan etzan eta atseden hartzeko astia izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak