Datorren ekainaren 13an Europako Hauteskundeak ospatuko dira. Haur Eskolan jarriko dute bozketa mahaia, eta bertan egongo diren kideak aukeratu zituzten martitzenean, maiatzak 18.
Udal ordezkariek egindako zozketan, bederatzi gatzagar aukeratuak izan ziren. Horietariko hiru egongo dira titular moduan ekainaren 13an Gatzagan, eta gainerakoak ordezkoak izango dira, titular bakoitzeko bina.