Asteburuan, Gatzagako Sorginak taldeko hainbat lagun Leon aldera joan ziren. Martitzenean, berriz, bilera egin zuten.
Leonen, primeran
Egubakoitzean irten ziren Gatzagatik bidaia egitera animatu ziren 15 emakumeak. Lau ordu eta erdiko bidaiaren ondoren, beraien jomugara iritsi ziren.
Hara iritsi, hotelera joan eta ekipajea utzi ondoren, hiriko alde zaharrerantz abiatu ziren. Afaltzeko asmotan joan ziren bertara, eta, horren harira, primeran jan zutela adierazi digute. Zapatuan, Astorga ezagutzera joan ziren herriko sorginak. Bertan, El Castrillo de los Polvazares bisitatu zuten. Monumentu historiko izendatutako tokia da Astorgako txoko hori. Bertan egon zirenek adierazitakoaren arabera, han egon ginenean Erdi Aroan geundela zirudien, oso ondo zaindu baitituzte Maragatoen garaiko eraikinak. Hala ere, primeran uztartu dute gaur eguneko arkitekturarekin.
Bazkal orduan, bertako jaki tipikoa dastatu zuten: maragatoa, hain zuzen ere. Lapikokoak osagai asko ditu: garbantzuak, zankarroia, urdaiazpikoa, arrautza... Behin sabela beteta, nork bere kabuz Leon ezagutzeko aukera izan zuen. Domekan, gidari baten laguntzarekin, Leongo monumentu esanguratsuenak ezagutzera joan ziren. Pare bat orduz aritu ziren lekuak bisitatzen: katedrala, jauregiak... Toki askotan egon ziren. Leon atzean utzi eta herriko emakumeak Burgos aldera joan ziren, arratsalde pasa.
Martitzenean, bilera
Baina esan bezala, asteburuko bidaian ez ziren Gatzagako emakume taldeko kide guztiak egon. Horregatik datorren martitzenean, hilak 18, zerbait berezia egitea pentsatu eta afari-merienda egitea erabaki zuten. Bidaiako kontuak gainerako kideei azaltzea eta datorren urteari begira ze asmo duten jakitea dute helburu. Sorginak Emakume Taldearen elkartean bilduko dira 20:30ak inguruan.