419.036 euroko udal aurrekontua onartuta

Duela bi aste onartu zuten 2004ko aurrekontua Leintz Gatzagan. 419.036 euro da. Zati bat inbertsioetarako da, eta dagoeneko finkatu dituzte batzuk.

Aurtengo inbertsioetako diru zati handi bat Gatz Museora bideratuko dute: 30.000 euro, hain zuzen ere. Besteak beste, gatz fabrikako teilatua konpontzeko bideratuko dute aipatutako dirua.

Hirugarren inbertsio handiena ur eta gasaren hornikuntza sarearendako izango da. Hiri-gasa sartzeko asmoa dutela adierazi digute udal ordezkariek.

Ura goiko ur-biltegitik herriraino jaistea da beste egitasmo bat; horrela, ureztaketa-hartune bat jarriko dute herrian bertan. Garrantzitsua da, suteren bat gertatuz gero erraztasun handiagoa izango dute-eta sua itzaltzeko.

Udal Pilotalekuari dagokionez, goiko aldea itxi egin gura dute. Hego haizea dabilenean zikinkeria ugari sartzen da bertatik pilotalekura. Hori ekiditeko egin gura dute lana. Gainera, armarri bat jartzeko asmoari buruz hitz egin da. 11.000 euro bideratuko dira lanok egiteko.

Beste batzuk

Udalak diru asko erabiliko du herriko beharrak asetzeko.Lurrekin zerikusia duten bi egitasmo egikarituko ditu aurtengo aurrekontuarekin: lurren erosketa bata; baserrietarako sarbideak hobetzea bestea.

Bestalde, Olaun auzotik Gatzagara doan biderik ez dagoenez, bide bat egin gura dute han, biak lotzeko.

Segurtasunari ere erreparatu diote aurrekontua osatzeko orduan. Eraikin publikoetan segurtasun sistemak jartzeko asmoz, 4.500 euro inbertituko ditu Gatzagako Udalak horretan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.