Hileko azken eguenetan osoko bilkura egiteko ohitura dute Gatzagako udaletxean. Hala ere, hainbat arrazoi direla medio, hilabete honetan, apirilaren 28an egin beharrekoa atzeratu egin dute.
Udaletxeko langileek adierazi digutenez, bilkurak ez dira derrigorrez egun horietan egin behar, eta horregatik erabaki dute datorren hilerako uztea. Oraindik ez dute datarik zehaztu eta landuko den gai-zerrenda ere finkatu gabe dago oraindik.