Basozainak aurkitu du gerra garaiko obus bat

Gorka Etxabe 2004ko apirilaren 28a

Eguerdian aurkitu dute leherkaria Hiruerreketa inguruan. Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, Eskoriatzako basozainak 70 zentimetroko ”obus” bat atzeman du eta Ertzaintzaren artezilariek erretiratu dute leherkaria.

Zenbait arbola landatzen ari zirela aurkitu dute gerra denborako leherkaria Hiruerreketa inguruan. Eskoriatzako basozainak Herrizaingo sailera deitu du eta Ertzaintzaren artezilariak gerturatu dira Hiruerreketa ingurura.

Obusa, 70 zentimetrokoa, egoera onean zegoen eta arratsalderako eraman dute Ertzaintzaren artezilariek. Ez da aurreneko aldia horrelako leherkari bat aurkitzen dutela Leintz Gatzagan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak