Gatzagan ere, 'Iparraldea bertan'

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko apirilaren 6a

Iparraldea bertan egitasmoa egingo da hilabete honen amaieran ibarrean. Gatzagan bi ekimen eramango dituzte aurrera.

Debagoieneko eta Iparraldeko kulturek elkar ezagutzeko asmoz, Iparraldea bertan ekitaldiak antolatu dituzte Debagoienean. Gatzagan ere izango da zer egin, apirilaren 21etik 27ra, hain zuzen ere. Garro jauregian Euskal Herriko Aurpegiak gaiari buruzko ukipen pantaila ezarriko dute. Interesatuek arratsaldez joateko aukera izango dute, 18:00etatik 20:00etara.

Bestetik, apirilaren 21ean kultura etxean hitzaldi elkarrizketa egingo dute, 17:30ean.Bertan, Iparraldetik etorritako bi kide arituko dira, eta Iparraldea bertan zertan datzan, zertara etorri diren... azalduko diete herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak