Bilera egingo dute martitzenean ekintza kulturalak antolatzeko

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko api. 1a, 17:34
Gatzagako Udalak apirilaren 6an bilerara deitu ditu herriko gazteak. Hitzordua 18:30etan izango da, udaletxean. Bertan, urteko ekintza kulturalak antolatu gura dituzte.

Aurreko eguenean, hilak 25, osoko bilkura egin zuten Gatzagako udaletxean. Bertan, hainbat gai jorratu zituzten.

Ekimen kulturalak antolatzea zen egueneko bilkuran jorratu gura zuten gai bat. Hala ere, osoko bilkurara herritar gehiago hurbilduko zela uste zuten udal ordezkariek, herriko ekintzak antolatzeko euren laguntza ezinbestekotzat jotzen dute-eta.

Horregatik, datorren apirilaren 6rako beste batzar baterako dei egiten die herritarrei zinegotziak. Batez ere gazteak joatea nahi dute. 18:30ean izango da hitzordua udaletxean. Bertan, herriko jaiak antolatuko dituzte, besteak beste. Rock kontzerturen bat-edo antolatu gura dute irailerako.

Andramaixak irailaren 8an dira, eguaztena. Horregatik, aurreko asteburura edo ondorengora igaro gura dituzte ekintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak