Gatzagako guraso elkarte GURELen ekimenez, eski irteera egingo dute egubakoitzetik domekara bitartean. Urzainkira jango dira, Nafarroara, eta Aretten eskiatzeko asmoa dute. Izaba eta Erronkari arteko herrixka horretara 27 lagun joango dira. Egubakoitzean 17:00etan irtengo dira Gatzagatik, eta autoz egingo dute bidaia.
Hala ere, eskiatu bakarrik ez, txikienekin leratan ibiltzera joango direla adierazi digute GURELetik.