Dorletako Ama txirrindulari eskolako taldeak aurkeztu dituzte berritasun batekin

Aurten nobedadeak izan dira Dorletako Ama txirrindulari eskolako taldeen aurkezpenean. Aurrenekoz, mountain bike taldea izango da gure ibarrean. Ederra taberna-Dorletako Ama izango da taldearen izena eta lau txirrindularik osatuko dute.

Aretxabaletar batek, eskoriatzar batek eta bi arrasatearrek osatzen dute mountain bike-eko taldea. Arrasateko Ederra tabernak babestutako taldea izango da, eta mountain bike-eko Euskadiko Openeko lasterketetan arituko dira. Zapatuan aurkeztu zituzten Dorletako Ama txirrindulari eskolako taldeak.

Dorletako Santutegian lore eskaintza eta aurkezpena udaletxean

Dorletako Santutegian lore eskaintza egin zuten eskolako 22 txirrindulariek, eta segidan Leintz Gatzagako udaletxean egin zituzten aurkezpenak. Gazte, kadete eta infantil mailetako taldeak izango ditu aurten Dorletako Ama txirrindulari eskolak. Era berean, Fagor-ek, JMA enpresak eta Sumofic enpresak babestuko dituzte gazte, kadete eta infantil mailako taldeak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.