Elurtearen ondorioz zenbait ekitaldi bertan behera utzi dituzte Debagoienean. Besteak beste, bihar, bertan, aurkeztu behar zituzten Dorletako Ama Txirrindulari eskolako taldeak, baina erabaki dute aurkezpenik ez egitea.
Leintz Gatzagan egin behar zuten aurkezpena goizeko 10:30tik aurrera, baina datorren astera arte ez dute egingo. Lehenik eta behin, lore eskaintza egiteko asmoa zuten Dorletako Santutegian, eta eguerdian taldeak aurkeztu behar zituzten Leintz Gatzagako plazan.
Bi ekitaldi horiek bertan behera uztea erabaki dute Dorletako Ama txirrindulari eskolako arduradunek.