Martxoaren 8a Emakumeen Eguna da. Nazioarteko egun hori ospatzeko, Gatzagako Sorginak emakume taldeko kideek martxoaren 6an bazkaria antolatzea erabaki dute.
Herriko emakume guztiei zuzendutako deialdia izanik, gutxi gorabehera 40 bat lagunek izena ematea espero dute. Interesatuek Labidea dendan eman beharko dute izena otsailaren 29a baino lehen. Gure Ametsan izango dute hitzordua, beraz, gatzagarrek.