Eibar-Gasteiz autobideko zubien eraikuntzan erabiltzen duten burdinezko pieza erraldoia kentzeko itxiko dute Arlabango mendatea. Aipatutako pieza zeraman kamioiak matxura izan zuen aurreko astean eta gaur, hilak 27, pieza kenduko dute errepidetik.
Gi-627 errepidea itxi egingo dute Arlabango mendatean, 27.kilometrotik 19. kilometrora. Eskoriatzatik Arlaban gainera dago itxita errepidea. Zama berezia zeraman kamioi batek matxura izan zuen aurreko astean. Burdinezko pieza erraldoia zeraman, eta pieza hori errepide erdian itxi behar izan zuten kamioiaren matxura konpontzeko.
Aurreko astetik errepide alboan egon da pieza erraldoia eta gaur kendu egingo dute. Hori bai, lan horiek egiteko itxi egin beharko dute Arlabango mendatea. Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, goizeko 10etan itxi dute eta 14:00ak arte itxita izango da.
Tarte horretan, Ertzaintzak Gatzagatik bideratuko du zirkulazioa.