Arratsaldeko 15:30ean ireki zuten zirkulaziora Arlabango mendatea

Gorka Etxabe 2004ko urtarrilaren 21a

Arratsaldeko 15:30ean ireki zuten Arlabango mendateko noraznko bat hilaren 21ean. Ertzaintzak bideratu zuen zirkulazioa lehenengo, eta gero semaforo batzuk jarri zituzten. Kamioia kendu zuten errepide erditik baina zama berezia ezin izan zuten erretiratu.

Oraindik ere zirkulazio arazoak daude Arlabango mendatean. Hilaren 21ean, goizeko hamarretatik hirurak eta erdiak arte Arlabango mendatea itxita egon zen. Gero, garabiek lortu zuten kamioia erretiratzea baina ez zuten zama errepide erditik kentzerik izan.

Ertzaintzak bideratu zuen zirkulazioa lehenengo eta gero bi semaforo jarri zituzten. Lehen baitlehen espero dute zama errepide erditik kentzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak