KZgune berria abian da

Aintzane Gardoki 2004ko urtarrilaren 14a

Urtearen hasierarekin zabaldu ditu ateak Gatzagako KZgune berriak. Herritar ugarik eman dute izena ikastaroetan parte hartzeko.

Herritarrak hasi dira poliki-poliki ikastaroetan parte hartzeko izena ematen. Urtarrilaren 7an hasi zen lehenengo taldea Interneten gaineko eskolak hartzen.

Hogeita bat erabiltzaile ditu, oraingoz, KZgune berriak. Hala ere, oraindik badago izena emateko aukera eta egiten diren eskaeren arabera eskaintza zabaldu eta egokituko dute.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak