Hiru gazte zihoazen auto barruan. Arrasateko norabidean zihoazela autoaren kontrola galdu eta bihurgune baten errepidetik irten zuen autoak.
Bidetik zelaira
Goitik beheraino hainbat txatxilipurdi egin ondoren zelai baten gelditu zen autoa. Hiru gazteek ez zuten zauri larririk jasan. Ertzaintzaren bi auto segituan heldu ziren Gatzagara eta datuak jaso zizkieten gazteei.Lanak izango dituzte autoa zelaitik ateratzeko.