Ohiturari eutsiz azaroko bigarren domekan San Milixan azoka egingo da Leintz Gatzagan. Hau da, datorren azaroaren 9an Euskal Herri osotik etorritako 16 artisauek goizetik iluntze arte euren lanak erakutsiko dituzte. Artisauen lanaz gain, beste gauza ugari ere prestatu dituzte antolatzaileek; gazta egiteko prozesua eta forja-lana nola egiten den ikusi ahal izango dira, besteak beste. Sorginak Emakume taldeak, bestalde, azoka egunerako sendabelarren gaineko erakusketa antolatu du.