Mountain bike irteera Gatzagan

Goiatz Arana Begiristain 2003ko urriaren 3a

Domekan, hilak 5, Gatzagako I. Mountain bike irteera egingo dute. Txirrindulariak 10:00etan elkartuko dira, Dorletako santutegian. Nagusien martxak 28 kilometro izango ditu, baina gaztetxoendako ibilbide motzagoa izango da.

Dorletako Txirrindulari Taldeak 25 urte egin ditu aurten, eta antolatu dituzten ekitaldi berezien artean domekako mendiko bizikleta martxa dago. Nagusien ibilbideak 28 kilometro luze izango ditu. Gaztetxoendako, baina, 5 kilometroko luzera izango duen ibilbidea prestatu dute: Dorletako santutegitik Landara arte.

Inguruko probak baino motzagoa

Antolatzaileen esanetan, Gatzagako mendi bizikleta martxa ez da oso gogorra izango. Hori esan digu behintzat, Manolo Zubillagak: "Oñatiko probak 40 kilometro ditu, eta Eskoriatzako irteera ere gogorragoa da. Horiekin alderatzen badugu, Gatzagakoa irteera lasaia da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak