Interesdunek 18 urte beteta izan beharko dituzte, euskarako B2 maila izan eta Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu. Begiraleek hainbat ardura izango dituzte: eskulan-tailerrak antolatu eta dinamizatzea, puzgarrietako txandak eta haurren zaintza kudeatzea, sarrerak saltzea eta parkea garbi mantentzea. Parkeak goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak. Izena eman nahi dutenek udal webgunean erantsita dagoen formularioa bete eta eskatutako agiriak gazteria@eskoriatza.eus helbidera bidali beharko dituzte. Eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 4a izango da.