Hiru pieza, ahots eta instrumentu ugari, Santa Zezilia ospatzeko

Imanol Beloki Unamuno

Musikalean edizio bateko irudia.

Santa Zezilia ospatzeko, duela bi aste, Eskoriatzako musika bandaren kontzertua izan zen Zaldibar antzokian. Hala ere, ospakizunekin jarraitzeko, kontzertu txiki bat emango dute gaur, 17:30ean, Beheko Errota Musika Eskolako Banda Txikiak eta haur-abesbatzak, Fernando Eskoriatza plazan.

Hiru piezaz osatutako emanaldia izango da: Musikalean, Marijose Arregirena; Arratsalde honetan, Sorotan Belerena; eta Aldapeko, herri-kanta ezaguna. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatutako Musikalean ekimenaren barruan kokatzen da emanaldia, eta, egun berezi hori ospatzeko, parte-hartzaile guztiek kamiseta berdina jantziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak