Zerendepya hirukoteak kontzertua emango du gaur, Inkernun

Imanol Beloki Unamuno

Zerendepya taldea Aretxabaletan egindako kontzertu batean.

Zuzeneko musikak hitzordua du hilero Inkernu tabernan, eta azaro honetako protagonista Zerendepya taldea izango da. Gaur, 22:00etan izango da emanaldia.

Urriaren hasieran, Bidenabar taldearen musikak girotu zuen taberna; oraingoan, berriz, Aretxabaletako hirukotearen rock doinuek hartuko dute oholtza. Kontzertua gaur izango da, azaroak 27, 22:00etan, Inkernun. Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, beraz, beste behin ere, tabernak hilero egiten duen eskaintzaren barruan.

Hard-rocka ardatz, funka eta folka ere lantzen ditu Zerendepya taldeak. Iban Peñacoba bateria-joleak eta Txus Gutierrez gitarra-joleak sortu zuten, duela hamabi urte inguru, eta gero, Mati Garcia batu zitzaien, baxu-jole eta abeslari gisa. 70eko, 80ko eta 90eko hamarkadetako rockaren eragina dute, eta abesti propioak eta rock klasikoko bertsioak uztartzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak